XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BAPATEAN, higan norbait izatera helduko haiz.
Ikusiko dun egunero
gauza bera egiten dudala kasik.
Ikusiko dun egun bakoitza egun desberdina dela...
Ikusiko dun beti zerbaiten zai bizi naizela.
Ikusiko dun isiltasunik isilenean
denbora pasa egiten dela, eraman haundiz
berriz ere denbora bila.

Beste gauzarik ere ikusiko dun,
esistitzen saiatzea
kasik benaz esistitzea dela
entelegatuz, behar bada.

Ez dun aldeginen, ze aldez aurretik
niregan urtu beharko baitun
ebita ezinezko une batez.

Gero,
beste une batek esanen din
ni bezalako izakiak
hamaika mundu desberdin direla
aldez aurretik sortutako gauzetan ere
bizi ez diren arima hegalariak direla.

Etengabeko sortzea denboraren baitan.
Drama ttiki bat
bapatean desegiten dena
heriotzaren mirarian ezkutatuz.